2014(e)ko abenduaren 14(a), igandea

LEXIKOA LANTZEKO ARIKETA




Ariketa hau 3. DBHko ikasleei zuzenduta dago.

Bideo honetan, Ondarroako hizkera bereziaren parte diren hitz batzuen berri ematen da. Bideoa arretaz ikusi ondoren, ikasle bakoitzak hitz denak bildu beharko ditu eta beste ikaskideekin batera, eztabaida bat sortuko da bideoak sortu dituen erreakzio eta iritziak partekatzeko.

Eztabaida txiki horren ostean, ikasle bakoitzak bere herriko edo inguruko hitz bereziak idatziko ditu papel batean eta ikaskide guztiei aurkeztuko dizkie. Bitartean, irakasleak, antzeko esanahia duten hitzak taldeetan sailkatuko ditu arbelean, euren artean egon daitezkeen antzekotasunak agerian uzteko.

Ariketaren helburua: Ikasleen hiztegia zabaltzea eta euskararen aberastasun eta berezitasunez ohartzea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina