2014(e)ko abendua 30, asteartea

1.ataza

video

Nori zuzendua? Batxilergoko 2.mailako ikasleei


Helburua: Iritzi testu bat sortu eta gelakideen aurrean defendatzea


Jarduera:


Orain arte gabonetako publizitate-iragarkiak iruzkintzen egon gara. Iragarki horietan sexuaren araberako ezberdintasunaz eztabaidatu eta iruzkin kritikoa egin dugu.


Hori guztia kontuan hartuta, lagungarria izango zaizue hurrengo jarduera egiteko:


  • Goian dagoen bideoa ikusi.


  • Bideoan oinarritutako irakasleari entregatu beharreko 150 hitzeko iritzi testu bat sortu, egitura egokia erabiliz.


  • Bakoitzaren iritzi artikuluaren azalpena eta defentsa gelakideen aurrean.


Iritzi testuaren egitura eta ezaugarriak landuta daude, birgogoraketa egin beharko duzue. Hala ere, dudarik izanez gero arazorik gabe galdetu ditzakezue.




2014(e)ko abendua 27, larunbata

Laburbilduz



IKASITAKOA GOGORATUZ

Saio honetan asko izan dira ikasi ditugun gauzak. Batez ere, gure etorkizunerako baliagarriak izan daitezkeen baliabideak ezagutu eta horiek erabiltzen ikasi dugu, etorkizun profesionalerako zein pertsonalerako. Adibidez, blog batek irakaskuntzan nola eta zertarako erabiltzen den ikasi dugu, eta bertan hainbat ariketa burutu ditugu. Gainera, post baten erramientak ere ezagutu ditugu, orain arte ezezagunak zitzaizkidanak. Bestalde, Booktrailer bat egin dugu, Photopeach erabiliz. Horrez gain, beste programa askoren artean, abatar edo vokin bat egiten ikasi dugu. Guzti hauek, asko gustatu zaizkit eta etorkizunerako oso baliagarriak izango zaizkidalakoan nago.

Azkenik, eskerrak eman nai dizkiot Asterri irakatsitako guztiagatik. Bihotz bihotzez mila esker. Beti izango dut gogoan erakutsi diguzun guztia.


2014(e)ko abendua 16, asteartea

4. ataza- 7 lerro/ 7 link.


  • Zabaldu azkenengo post bat saio hauetan ikasi duguna laburbiltzeko.
  • Izenburua: Laburbilduz
  • Etiketa: zure izena




Egia esanik ez nuen hauxe espero. Klaseko gidoi bera ...

Ebaluazioa

3. ataza

Sartu vokin eta sortu ezazu androide baten "avatarra"
. Agurra
. Nola duzu izena?
. Nondik zatoz?
. Nolakoak zarete planeta horretakook?
. Zertarako etorri zarete gurera?
. Zer iruditzen zaizkizu gizakia?
. Zer da gehien ikaratzen zaituena?


2014(e)ko abendua 15, astelehena

Thinglink-eko irudia

froga

El Quijote on PhotoPeach

Kafka eta panpina bidaiaria. Irati

Kafka eta panpina bidaiaria on PhotoPeach

Booktrailerra

KAFKA ETA PANPINA BIDAIARIA on PhotoPeach

2. ataza: Kafkaren Panpina

Panpina bidaiaria on PhotoPeach

Booktrailerra: "Kafka eta panpina bidaiaria"

Kafka eta panpina bidaiaria on PhotoPeach

Booktrailerra

Kafka eta panpina ibiltaria on PhotoPeach

2. ataza: booktrailerra

Kafka eta panpina bidaiaria on PhotoPeach

Kafka eta panpina bidaiaria

Kafka eta panpina bidaiaria on PhotoPeach

Kafka eta panpina bidaiaria

Kafka eta panpina bidaiaria on PhotoPeach

Kafka eta panpina bidaiaria

Kafka eta panpina bidaiaria on PhotoPeach

Euskararen eguna D.B.H.ko irakasleekin



Euskararen eguna D.B.H.ko irakasleekin

Nori zuzenduta? DBHko 1. mailako ikasleei zuzenduta.
Helburua? Iritzi idazlan bat eratzea.
Ariketa:
Ikusi ondorengo bideo hau.


Bideoa ikusi ondoren 80-100 hitz ingurutan zuen iritzia jaso beharko duzue euskararen Egunari buruz.
Ondorengo galderak lagungarri gisa daude, ez duzue zuen idazlana horietan zentratu beharrik.
·         Zer da euskararen eguna?
·         Zergatik uste duzue egiten dela?
·         Ze helbururekin?
·         Zer dakizue euskarari buruz?
Idazlana irakasleari eman.

Booktrailerra

froga on PhotoPeach

Html kodea frogatuz

Gazte hauek... on PhotoPeach

Euskara izeneko mutila

1. ATAZA



- Nori zuzendua: 1. Batxilergoko ikasleei.

- Helburua: Euskarari buruz hausnartu eta idazlana sortu.

- Bideoa ikusi ondoren, idatzi 100 hitzeko idazlana Euskarari buruz, bere egoerari buruz.
   Idazlana klasean irakurriko da.


2014(e)ko abendua 14, igandea

LEXIKOA LANTZEKO ARIKETA




Ariketa hau 3. DBHko ikasleei zuzenduta dago.

Bideo honetan, Ondarroako hizkera bereziaren parte diren hitz batzuen berri ematen da. Bideoa arretaz ikusi ondoren, ikasle bakoitzak hitz denak bildu beharko ditu eta beste ikaskideekin batera, eztabaida bat sortuko da bideoak sortu dituen erreakzio eta iritziak partekatzeko.

Eztabaida txiki horren ostean, ikasle bakoitzak bere herriko edo inguruko hitz bereziak idatziko ditu papel batean eta ikaskide guztiei aurkeztuko dizkie. Bitartean, irakasleak, antzeko esanahia duten hitzak taldeetan sailkatuko ditu arbelean, euren artean egon daitezkeen antzekotasunak agerian uzteko.

Ariketaren helburua: Ikasleen hiztegia zabaltzea eta euskararen aberastasun eta berezitasunez ohartzea.

Lan kooperatiboa


Zuhaitza


Nori zuzendua? DBH 1. mailako ikasleei

Zertarako? Talde lanaren garrantziaz ohartzeko

Jarduera:

Bideo hau ikusi ostean, adierazten duen mezua aztertuko dugu:

- Bakoitzak gutxienez 150 hitzeko testu bat idatzi beharko du eta bideoan ikusitako mezuaren inguruan hausnarketa egin.

- Ondoren, debate bat egingo da gaiaren inguruko ideiak partekatzeko.

2014(e)ko abendua 11, osteguna

Iritzi-artikulua lantzen


DBHko 1. mailarako proposatutako ariketa :

-Bideo hau ikusi ondoren, idatz ezazu zure koadernoan bertan zer gertatzen den.

-Lauko taldeetan jarrita, eztabaidatu bideoaren inguruan eta hausnartu. Hona hemen eztabaida bideratzeko zenbait galdera:
             Zerk eramaten du mutila azken egoera horretara?
             Bideoan gertatzen dena benetan gerta al daiteke?
             Zer egin dezakegu guk hori gerta ez dadin?           

-Azkenik, idatz ezazu iritzi-artikulu bat, gaia kutsadura edo poluzioa izanik.






TALDE LANA: Iritzi artikulua





Nori zuzenduta dago ariketa? DBH-ko laugarren mailako ikasleei.

Zer egin behar dute? Bideoan ikusitakoari buruz iritzi artikulu bat idatzi beharko dute talde lanaren gaineko hausnarketa bat eginez. Horretarako, ondorengo puntuak balia ditzakete oinarri gisa:
  1. Ze irakaspen atera duzu bideotik?
  2. Zergatik izan daiteke onuragarria talde lana?
  3. Gehiago ikasten al da beste pertsonekin lan eginda?
  4. Gustoko al duzu taldeka lan egitea?
  5. Ba al du alde txarrik?
Bakoitzak bere iritzia idatzi ostean, denen artean eztabaida txiki bat antolatuko da nork bere ikuspuntua gainontzekoei ezagutarazteko eta denen artean ideia  desberdinak partekatzeko. Irakasleak gidatuko du eztabaida hori.



BENETAKOAK AL DIRA MENDEBALDEKOOK DITUGUN ARAZOAK?

Bigarren Batxilergoko ikasleei zuzendutako ariketa


Askotan triste sentitzen gara ditugun "arazoak" direlta-eta. Horrelakoetan, bakoitzak bere astoari egiten dio arre eta ez gara ohartzen benetako beharra ondokoak duela. Beraz, hausnartu dezagun horren inguruan:

BENETAKO ARAZOAK AL DIRA GUK DITUGUNAK?



Ikus bideoa eta eztabaidatu zuen ikaskideen artean. Horretarako, lehenengo eta behin bideoa ikusi, gogoeta egin eta gero komunean jarri. Honako ariketa honen helburua norberak bere hausnarketa propioa egitea da. 

Argudio testua lantzen



Batxilergoko 1. mailarako proposatutako jarduera da honakoa.

Jarduera: Argudio-testu bat sortu beharko duzue honako bideoan oinarritu eta ondoko puntu hauek kontuan hartuta:

      - Zer uste duzue sentitzen duela dantzan ari den gazteak?
      - Zer transmititzen dute, oro har, dantzak eta testuinguruak?

Halaber, testua ekoizterakoan ondoko aspektuak zaindu beharko dituzu:

      - Argudiozko testu baten egiturari atxiki zure idatzia.
      - Argudio koherenteak eskaini beharko dituzu, eta modu egoki batean garatu ulergarriak izan               daitezen.
      - Sentimenduei dagokien lexikoa modu koherente batean hautatu eta erabili beharko duzu.


Jarduera honekin lantzen dira: argudio testua eta sentimenduei dagokien lexiko abstraktua.

Ipuinak lantzen



DBHko lehenengo kurtsoan egiteko ariketa: 



Snickers animali denda batean bizi den sagu bakartia da; norbaitek eros dezan zain dago. Baina arazo handi bat dauka: bere belarri handiak. Eramango ote du norbaitek Snickers berarekin?

Bideo hau ikusi ondoren, banaka, idatz ezazue Snickersi gertatzen zaionari buruzko ipuin bat. Horretarako, kontuan izan ipuin batek klasean ikusi ditugun honako atal hauek izan behar dituela:

1. Sarrera: pertsonaien, tokien eta denboren deskribapena egiten da. 


  • Noiz gertatzen da?
  • Non gertatzen da?
  • Nortzuk dira protagonistak?
  • Nolakoak dira?


2. Korapiloa: ekintza garrantzitsuenak gertatzen dira bertan; arazo bat eta arazoa konpontzeko gertakariak agertu ohi dira. 


3Amaiera: ipuinaren atala da; bertan arazoari konponbidea ematen zaio. 


Ea ipuin politak idazten dituzuen! 



2014(e)ko abendua 10, asteazkena

Irakurzaletasuna bultzatuz


Irakurzaletasuna bultzatzeko ideia ona dela uste duzue?

Lauko taldetan, alde batetik, Juul kanpainaren alde onak eta txarrak zeintzuk izan daitezkeen pentsatu eta idatzi; beste aldetik, irakurzaletasuna bultzatzeko ideia gehiagoz hausnartu eta taldekideei azaldu.

Denok bukatzen duzuenean, talde handian eztabaidatuko ditugu talde txikietan ateratako iritzi eta proposamenak.

Iritzi testua

Bigarren Batxilergoko ikasleei zuzendutako ariketa da ondorengoa:

Zenbateko eragina dute iragarki eta filmeek eraikitzen ari garen gizartean? Eman zure iritzia egungo gizartean emakume eta gizonezkoei egozten zaien funtzioen inguruan.  Horretarako lagungarri egingo zaizkizu bideoan ematen diren hainbat adibide.

Iritzi artikuluak lantzen





Dbh 4. mailako ikasleei zuzendutako bideoa da ondorengoa.

Idatzi ezazu iritzi kritiko bat, bideo honetan oinarrituta.
Ohar kritikoa egitean, gogoan izan egitura hau:
  1. Sarrera
  2. Edukia: gaia, azaltzen diren ekintzak, e.a.
  3. Zure balorazioa
Ondoko galderek, iritzi artikulua osatzen lagunduko dizute (ez da beharrezkoa galdera hauei jarraitzea edo erantzutea):
  • Nor da bideo honetako protagonista?
  • Zein da gaia?
  • Nolakoa da protagonistaren bizitza?
  • Nola islatzen du bizitza?
  • Zer erakutsi nahi du protagonistak bideo honen bitartez?
  • Bizitzarekiko ikuskera bertsua duzula pentsatzen duzu? Zergatik?
  • Zein da zuk bizitzarekiko duzun ikuskera?
  • Nola baloratuko zenuke bere bizimodua?
  • Bere egoeran egongo bazina, horrela ikusiko zenuke bizitza?
  • Ausarta dela pentsatzen duzu? Zergatik?
  • Berak pentsatzen duen moduan pentsatu beharko genuke guztiok? Zergatik?

Jardueraren helburua: iritzi artikuluak osatzen ikastea eta pentsamendu kritikoa lantzea

2014(e)ko azaroa 13, osteguna

Telefonora, mesedez (Vocaroo; Soundcloud, Goear)

HTBko proposamen hau jarraituz

Booktrailer








                          


Booktrailer Ataza/Tarea


TAREA: Elabora un booktrailer sobre tu libro de lectura de esta evaluación, Memorias de una vaca/ egizu zure irakurmen liburuari buruzko booktrailerra, Behi euskaldun baten memoriak


  1. Prepara el texto/ Presta ezazu testua
  2. Descárgate las imágenes que crees que vas a necesitar/ Deskargatu beharko dituzun irudiak.
  3. Entra en photopeach/ Sartu photopeachen.
  4. Haz tu montaje. Escoge una música adecuada/ Egizu zure filmea. Aukeratu musika aproposa.
  5. Publica. Copia el código y pégalo en una nueva entrada del blog. Booktrailer./ Argitaratu. Kopiatu kodea eta blogaren post berri batean eskegi. Izenburu: Booktrailerra
  6. Etiquetas: 2.tarea/ Etiketak: 2.ataza


Hasierako ebaluazioa/ Evaluación inicial


Hasierako inkesta/ Evaluación inicial

3 Iritzia emoten/ Comentando

2 Iritzia emoten/ Comentando






1 Iritzia emoten/ Comentando

El tío Albert/ Osaba Albert

Komenta dezagun/ Comentamos on PhotoPeach

1. ataza. Aukerak



A.

  1. Aukeratu bideoren bat Hizkuntza edota Literatura arlo baten baterako erabilgarria iruditzen zaizuna.
  2. Zabaldu post berri bat blogean eta igo ezazu horra. Izenburua (landu nahi duzun gaiarena); etiketa: zure izena eta abizena.
  3. Garatu ariketa bat maila zehaztu bateko ikasleongan pentsatuz. Ikasle horiei zuzendu behar diezu proposamena, ariketak, galderak... 
  4. Argitaratu
B.

  1. Sortu ezazu bideo (gutxienez 4) zerrenda bat (lista de reproducción) ikasunitate bat garatzeko klasean erabiliko zenukena.
  2. Azaldu bideo bakoitzean bilakatuko duzun aldea.
  3. Zabaldu post berri bat blogean eta txertatu. Izenburua (landu nahi duzun ikasunitatearena); etiketa: zure izena eta abizena.
  4. Argitaratu.



C.

  1. Sortu ezazu irudi interaktibo bat, thinglink erabiliz, klaseko gairen bat aurkezteko edota garatzeko. Zehaztu, mesedez, maila.
  2. Zabaldu post berri bat blogean eta txertatu. Izenburua (landu nahi duzun ikasunitatearena); etiketa: zure izena eta abizena.
  3. Argitaratu

Blogeetako erabilera didaktikoak (Idazmena eta ahozko adierazmena). HTB ikuspuntutik- Garapen eskema